XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Emakumeak bere bizitzari buruzko erabakiak hartzeko duen askatasun-maila izan daiteke etorkizunerako gakoa.

Ez herrialde txiroetan bakarrik; baita aberatsetan ere.

Emakumeek, ama, elikagai-ekoizle eta hornitzaile, politikari, etab. diren neurrian, aldaketa-prozesuan funtsezko papera jokatzen dute.

Sarrera honen bidez gainpopulazioaren inguruko arazoen egoera bi hitzetara laburtu nahi izan da, baina azter ditzagun banan-banan gairik garrantzitsuenak.

DEMOGRAFI HAZKUNDEA

Antzina, hazkunde-tasa mila urtean % 2koa zen eta 1950-1960 hamarkadan urtean % 2koa izatera heldu zen.

Beraz, munduko biztanleria mila milioi pertsona hazten da hamabi urtero.

Minutuoro 150 pertsona gehiago dago; egunero 220.000 pertsona gehiago eta urtero 80.000.000 gehiago.

Horrela 2000. urtean Lurreko biztanleria 6.100 milioikoa izango da.

Demografi-tasak txikiagotzen hasi badira ere, 1985. urtetik 2025. urtera bitartean biztanleria 3.000 milioi haziko da.

Mende bat beharko da hazkundea zero izateko, baina orduan biztanleria 10.000 milioikoa izango da, hau da, gaur egungoaren bikoitza.

Horietako gehienak garapen-bidean dauden herrietan jaioko dira.

1950 eta 1985 bitartean mundu garatutako biztanleria 800 milioitik 1.200 milioiraino hazi zen bitartean, garatu gabeko munduan 1.700 milioitik 3.700 milioiraino hazi zen.